Descripción
Album dibertigarri eta jostaria, aurre-irakurleekin eta irakurle hasiberriekin irakurtzeko aproposa.
Nortzuk dira furgonetan iritsi diren pertsonaia bitxiak? Lehenengoak, begi horiak ditu; bigarrenak, ileorde grisa; hirugarrenak, txano hegalduna darama eta laugarrenak, ahots grabea dauka. Bertakoak txundituta begira dituztela, beren traste misteriotsuak atera eta jotzen hasi dira. Tonu bihurriak, erritmo bizkorrak, doinu gogorrak, ahots urratuak?. Has dadila kontzertua!
Nadia Budde ilustratzaile alemaniarraren proposamen berri bat, egoera burugabe, hitz-joko eta errima zoroz beterikoa, rock talde harrigarri baten istorioa irudikatzeko: Banda ezezaguna. Album berezia, pertsonaia askotariko eta burugabeak biltzen dituena, eta proposamen berri bat, «kantu kontari» aritzeko gonbita egiten diguna, haur aurre-irakurle eta irakurle hasiberriekin partekatzeko ezin hobea.

RELIGIONES VECINAS
LA LÍNEA PÚRPURA
Ocho días de marzo (Inspector Mascarell 8)
Los misterios de Madrid
Sm love com nº 01 2,95
VIENA GUIA TOP 10 2017
Social Science. 6 Primary. Revuela. Comunidad de Madrid 




Valoraciones
No hay valoraciones aún.