Descripción
Tenerifeko markes Valeriano Weyler y Nicolaú, besteak beste, Kubako kapitain orokor izan zen -1896-1898-; tarte horretan ezin ahantzizko egin zen kubatarrentzat. Egun ere, Weyler aipatueta, honakoa galde egiten dute: -Weyler eta Nicolau, ez dea?- independentzia gerlak zinez present baitituzte kubatarrek.
Beste balentria batzuez landa, Weylerrek inmortal bilakatuko zuen egitatea burutu zuen: bera da historian lehena Bilketa Barrutiak antolatzen.
Roig de Listering historiagileak honakoa utzi zuen izkiriaturik: -Saguako auzapeza joan zitzaion Weylerri laguntza galde egitera, herrian gosez hiltzen ari zirela «birbilduak». -Gosez hiltzen ari direla diok? -ihardetsi bide zion Weylerrek- horretarako bildu ditiat, gosez hiltzeko!-
Egungo historiagileek uste dute 400.000 bat kubatar hil zela Weylerren birbilketa hartan, halere, bada uste duenik 600.000 izan zitezkeela. Hain politika bortitza non, Máximo Gómezen erranetan, Weyler bera izan baitzen Kubako independentziaren alde gehien egin zuena; bada, botere koloniala zer den klar erakutsi baitzien kubatarrei eta beren deliberoan sustatu zituen.
Halaber, zenbat soldadu espainol ez zen nehoiz bihurtu? Eta, bihurtuagatik ere, zenbat bere osoan eta osagarrian? Historiagile Cecilia Arozarenak Matanzas probintziako artxiboetan, soldadu hilen artean 1.741 euskaldun deitura bildu ditu -gehienak goragale beltzak eta malariak akabatuakbada, soilki probintzia batean!
Bihoa liburutto hau tiranoa eta haren biktimak oroitzearen aldera.

GLORIA
LAS TORRES BARBARELA
LOS IDÓLATRAS Y TODOS LOS QUE AMAN
Estuche trilogía La ciudad blanca
La conspiración del mar Muerto
Julio Verne 7. Viaje a la Luna.
Reyes de España
El enigma nazi. El secreto esotérico del III Reich
Metamorfosis de la historia. prefacio de hidalgo-serna
4eso historia murcia los caminos ed12
L‘Agustina es muda al Pol Nord
Todo ese fuego
Selva y Andes Ayacucho (1780-1929) historia de una región en la encrucijada
Mil besos prohibidos
IDENTIDAD. REPRESIÓN HACIA LOS HOMOSEXUALES EN EL FRANQUISMO
Evolución. El mayor espectáculo sobre la Tierra 




Valoraciones
No hay valoraciones aún.