Descripción
«Zaldi urdin bat margotu zuen artista» espresionismoaren aitzindaria izan zen Franz Marc (1880-1916) aleman margolariari egindako omenaldi bat da. Haren «Zaldi urdina» margolana Eric Carle-ren liburu honen abiapuntua izan zen. Carle-k bere arte irakasle Herr Krauss-i esker deskubritu zuen Marc-en obra, erregimen naziak margotzeko joera hura debekatuta zeukan garaian. Era, tonu eta ehundura guztietako koloreekiko gustua aurkikuntza eraginkor horretatik datorkio, hain zuzen ere.
Liburu hau aurreirakurle eta lehen irakurleentzat pentsatuta dago, oso testu sinpletik abiaturik eskala kromatiko osoa erakutsiz doalarik. Gainera, etxabere eta piztia batzuk erakusten ditu, ezohiko itxura, marrakera eta koloreez irudikatuta.
Album honek, irudimena bultzatu ez ezik, sormen-askatasuna aldarrikatzen ere du. Artistaren figura ikusleei hurbiltzen zaien neurrian, adin guztietako irakurleen interesekoak izan daitezkeen Arte eta Historiari buruzko ezagutzak ere tartekatzen dira.
«Zaldi urdin bat margotu zuen artista» honek oinarri autobiografikoa du: Eric Carle-k bere burua irudikatzen du errealitatea zorrotz berritzen ez duen ilustratzaile gisa, hala bereizgarri zaion estilo batez jarduteko harrotasuna erakutsiz.

Juglar 4
My Hero Academia Vigilante Illegals nº 05
Ya no sufro por amor
El último laberinto
Inmediatamente después
TÉCNICA CONTABLE
Reyes de España
MENOS QUE NADA
My hero academia team up mission nº 03
MAGI EL LABERINTO DE LA MAGIA Nº 17/37
Bravi lettori quadro magico b1
Todo ese fuego
A FAVOR DE ESPAÑA
HUMANIDAD DE CRISTO LOGICA DEL AMOR Y TRINIDAD
Verano del 69
The Caribbean File Beginner/Elementary
Estado, oligarquía y democracia
Capsa Paraules I Frases. Material Auxiliar
Los haraganes
Al pie de la escalera
Mil besos prohibidos
Vitamina1 C1
LAS MEJORES HISTORIAS DE ANIMALES
Ladydi
Angeles del abismo
To love ru 03
UNA MEDITACION
ESTUDIO COMPARATIVO PRELIMINAR DE LA ENTONACIóN DE CANARIAS, CUBA Y VENEZUELA
Código Bruño Biología y Geología 3 ESO Andalucía
El santuario de los elefantes
THE DATIVE CLITIC IS MORE THAN A CLITIC.
Ciudad de barro
arts and crafts sapiens 2º primaria
Gira la roda i salva la terra aigua catalan
EL ÚLTMO HÉROE DEL OLIMPO 



Valoraciones
No hay valoraciones aún.