Descripción
Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok ?bankuko exekutibo izandako gizona?, eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du; bere adineko kideak ?nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin? batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du.
Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua? Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten.
Orain arte komikietan gutxi jorratutako gai kontuzkoak landu ditu Paco Rocak Zimurrak lanean, hala nola Alzheimer gaitza eta zahartzaroko dementzia; baita sentikortasun samurrez landu ere, tarteka umore ukituren batekin, baina sekula karikaturan erori gabe.
Sinesgarri egiten da narrazioa, dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, besteak beste. Izan ere, Paco Rocak lagunen gurasoen eta adineko senitartekoen pasadizoak bildu zituen, eta zaharren egoitzetara joan zen hango bizimodua ezagutzearren. Lehen eskuko material horri esker, fikzio sendo bat eraiki du.

Convivir con epilepsia
Gamificallengua 1 (zoom)
Suarem!
Els jocs i els esports alternatius
EPILEPSIA. ASPECTOS CLÍNICOS Y PSICOSOCIALES
Última oportunitat
Un conte per jugar. Els tres porquets
EL SECRET DE LA BIBLIOTECA. KINRA GIRLS 4
Tots els contes inèdits (1938-1982)
El río de las brumas investigaciones comisario soneri
Maletin Princesas Del Mundo
Evolve. Student´s Book. Level 2A
Des de l‘arrel
Manual. Sistemas de aprovisionamiento y mise en place en el restaurante (UF0258). Certificados de profesionalidad. Servicios de restaurante (HOTR0608)
Objectiu pau matematiques. catalunya
TÉCNICA CONTABLE 




Valoraciones
No hay valoraciones aún.